IESO AOIZ - AGOITZ DBHI

Agoizko derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutua

Orientazioa

Sendi eta ikasleriarentzat informazioa

Maialen Echarte Osinagak, Agoitzeko DBH Institutuko (baita Agoitzeko “San Miguel” Herri Ikastetxe) orientatzaileak, orrialde hauen bidez jakitun ipini nahi zaituzte kurtso guztietan sendiekin izaten dituen hizketaldiei buruz:

  • 5 urteko ikasleriaren sendiekin, maiatzean: “Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara aldaketa”
  • 6.go sendiekin DBHra behin-behineko izen emate aurretik: “Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera aldaketa”.
  • 3. DBHko Sendiekin: “Ikasketa orientabidea: 4.go ibilbideak, hautazko ikasgaiak”…
  • 4. DBHko sendiekin: “Ikasketa orientabidea: DBH ondoren aukeraketak”.

Gainera, DBHko tutoreekin lankidetzan, Tutoretza Egitasmoa garatzen dugu, 3. eta 4.go taldeetan orientatzailearekin esku hartze zuzenean (Ikasketa orientabidea).

Kanpo erakundeekin burutzen ditugun jardueren artean Hegoak kolektiboarekin drogomenkotasunei buruzko tailerrak, eta Andraizera bi urterik behin ikustaldia eta afektu sexu Hezkuntzari buruzkoak, nabarmendu ditzakegunak.

Bukatzeko,ez zalantzarik izan elkarhizketa pertsonal bat eskatzeaz, hala beharrezkotzat jotzen duzuen bakoitzean.

Tfnoa.: 948 336609 | e-mail: mechartosi@educacion.navarra.es

Irigai Auzoa, z/g - 31430 AOIZ - AGOITZ

cpaoiz@educacion.navarra.es

Valid XHTML 1.1 ˇCSS Válido!